XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Baina, Samuel... etzazula horrelakorik esan! Zertarako behar duzu elurra?
- Dios, noiz kristo hasiko ote da elurra!
- Zer zion Samuelek? Anttoniren senarrak mesanotxean zuen esku bat luzaturik argia itzaltzeko asmoz.
- Ezer ez, Jose. Betikoa.
- Badakizu ez zaidala batere atsegin zuk tipo horri eskaintzen diozun begirunea.
Ez zenituen, ez, Maurixioren begiradak ikusten!
Anttoni bizkarra almohadaren aurka jarriz erdi eserita geratu zen ohean, sabaira begira.
- Gaur ere Maurixio al dugu gonbidatu? - Gaur ere Samuel al dugu gonbidatu?
- Jose, zuk atera duzu gaia eta honez geroz jakin beharko zenuke errukia diodala Samueli.
- Errukia? Ez ote da beldurra?
Sabaitik Joserenganantz eraman zituen begiak Anttonik.